74. zk., 2019ko apirilaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1939
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 183/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZTEKO ZEDULA
Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 183/2018 prozedura bideratu da, A. G. T.k eskatuta Lindamir Dos Santos Do Pradoren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:
EPAITZA
Partez baiesten dut A. G. T.k Lindarmir Dos Santos Do Pradoren aurka aurkeztutako demanda. Hortaz, alderdien eta XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabeen arteko harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:
A) Indarrik gabe uzten da Lindarmir Dos Santos Do Prado andreak XXXXX eta XXXXX seme-alaba komunen gainean daukan guraso-ahala; izan ere, aitak bakarrik baliatuko du ahal hori, aurrerantzean. Zaintza eta jagoletza ere aitari esleitzen zaizkio, eta ez da ezartzen komunikazio- edo egonaldi-erregimenik zaintza ez duen gurasoaren alde.
B) Zaintza ez duen gurasoak seme-alaben aldeko mantenu-pentsio bat ordaindu beharko du hilaren lehen bost egunetan, hileko 200 eurokoa (100 euro seme-alaba bakoitzeko). Pentsioa urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratutako kontsumoko prezioen indizearen aldaketen arabera; ebazpen honen eguna hartuko da zenbaketa hasteko oinarritzat.
C) Seme-alaba adingabeen ezohiko gastuak, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitakoak, bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana. Dena dela, urgentziazkoak ez diren aparteko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (komunikazio horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa, eta zenbat diru ordaindu behar den; eta, gainera, dagozkion agiriak jasoko dira han). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ......... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Lindamir Dos Santos Do Prado demandatuari legez jarritako moduan jakinarazteko, ediktu hau egin eta sinatu dut, Barakaldon, bi mila eta hemeretziko martxoaren hamabian.
justizia administrazioaren letradua.