74. zk., 2019ko apirilaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (285 KB - 3 orri.)
- EPUB (262 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
1936
EBAZPENA, 2019ko apirilaren 3koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bitartez laguntzak eskaintzen baitira iktusaren inguruko ikerketa-proiektuentzat.
2018ko irailaren 4ko Aginduaren bidez, Osasuneko sailburuak iktusaren inguruko ikerketa-proiektuentzako laguntzen deialdia onartu du, eta hala dator argitaratuta 2018ko irailaren 25eko EHAAn (185. zk.).
Ebazpen horren 12. artikuluan zehazten denez, Osasuneko sailburuordeak emango ditu laguntza horiek, EHAAn argitaratuko den ebazpen baten bidez, Balorazio Batzordeak proposatutakoen arabera.
Aurkeztu diren eskaerak ikusita, Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren, eta harekin bat eginez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean adierazitako ikerketa-proiektuak finantzatzea.
Bigarena.– II. eranskinean jasotako eskaerak ezestea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko dute erakunde eskatzaile interesdunek, oinarri arautzaileen 12.4 artikuluaren arabera.
Barakaldo, 2019ko apirilaren 3a.
Osasuneko sailburuordea,
IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.