74. zk., 2019ko apirilaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1925
AGINDUA, 2019ko apirilaren 9koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena; horren bidez, Euskadiko biztanleria-nukleoetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko laguntzak ematen dira 2019-2020 urteetarako.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2018ko abenduaren 18ko Aginduaren bidez, Euskadiko biztanleria-nukleoetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko laguntzen programaren deialdia onartzen da 2019-2020 urteetarako. II. eranskinean laguntzak zein biztanleria-nukleotara zuzenduko diren zehazten da, eta I. eranskinean deialdiaren oinarriak onartzen dira.
Hamaikagarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, Ebaluazio Organoak eskabideak aztertu, ebaluatu eta baloratuko ditu, hamabigarren oinarrian jasotako ebaluazio-irizpideak aplikatuz.
Hurrengo enpresetako eskaerak aurkeztu dira:
– Euskaltel, S.A.
– Telefónica de España S.A.U.
Arestian aipatutakoak bete ostean, Ebaluazio Organoak laguntzak emateko proposamena helarazi dio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hamahirugarren oinarrian xedatutakoaren arabera bera delako organo eskuduna.
Hori guztia dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jarraian adierazten diren laguntzak hurrengo telekomunikazio-operadoreari ematea, loteak eta zenbatekoak zehaztuta:
1. lotea: Telefónica de España S.A.U., 38.024,12 euroko zenbatekoa.
2. lotea: Telefónica de España S.A.U., 35.688,94 euroko zenbatekoa.
3. lotea: Telefónica de España S.A.U., 84.011,88 euroko zenbatekoa.
4. lotea: Telefónica de España S.A.U., 151.572,36 euroko zenbatekoa.
5. lotea: Telefónica de España S.A.U., 33.235,55 euroko zenbatekoa.
6. lotea: Telefónica de España S.A.U., 35.073,87 euroko zenbatekoa.
7. lotea: Telefónica de España S.A.U., 14.889,45 euroko zenbatekoa.
8. lotea: Telefónica de España S.A.U., 13.317,36 euroko zenbatekoa.
8. lotea: Telefónica de España S.A.U., 307.557,11 euroko zenbatekoa.
Bigarrena.– Proiektuak gauzatzeko epea 18 hilabetekoa izango da, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2018ko abenduaren 18ko Aginduaren bosgarren oinarriaren 3. atalean ezarritakoaren arabera.
Hirugarrena.– Ondoren adierazitako enpresak eskatutako laguntzak baztertzea, loteak eta arrazoia zehaztuta:
1, 2, 3, 4, 5 eta 6. loteak: Euskaltel S.A., balorazio txikiagoa lortu izanagatik.
Laugarrena.– Errekurtsoak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 9a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.