Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2019ko apirilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
1922

1/2019 FORU DEKRETU-ARAUA, martxoaren 12koa, inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzen zenbait birsailkapenen neutraltasun fiskala ezartzen duena.

Foru dekretu-arau honen xedea da presazko bidetik ezartzea inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzen birsailkapenak neutralak direla arlo fiskalean, baldin eta egiten badira Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/65/EB Zuzentarauak pizgarrien arloan ezarritako beharkizun berrien ondorioz (2014/65/EB Zuzentaraua, finantza-tresnen merkatuei buruzkoa, 2002/92/EE Zuzentaraua eta 2011/61/EB Zuzentaraua aldatzen dituena). Beharkizun horiek gure ordenamendura ekartzeko, irailaren 28ko 14/2018 Errege Lege-Dekretua onartu da, Balore Merkatuaren Legearen Testu Bategina aldatzen duena (urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege-Dekretuaren bidez onetsia).

Neurri honen bidez, lortu nahi da inbertsio kolektiboko erakundeetan inbertitzen duten pertsonek edo entitateek berehala kostu gutxiago jasatea beren akzio edo partaidetzengatik, merkataritza arloan dagoeneko aplika daitekeen araudiarekin bat, halako moduz non birsailkapen horrek ez baitu izango ondorio tributariorik inbertsorentzat pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, sozietateen gaineko zergan edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan tributatzen dutenean.

Kontuan izanik birsailkapen horretarako ezarri den epe iragankorra, tributu eta katastro arloko neurriak onartzen dituen abenduaren 28ko 27/2018 Errege Lege-Dekretuaren laugarren xedapen iragankorrean jasotakoa, 2018ko urtarrilaren 3tik 2019ko martxoaren 29ra bitartekoa dela, eta, beraz, 2018ko ekitaldiko tributazioa ukitu lezakeela, beharrezkoa da neutraltasun fiskalaren printzipio hori presaz sartzea aipatu diren zergen araudian.

Helburu hori ezin da lortu foru arauak onesteko araugintza prozedura arruntaren bitartez, haren epeak luzeak baitira oso.

Uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, 14. artikuluan xedatzen du presazko arrazoiak daudenean Diputatuen Kontseiluak behin-behineko arau xedapenak eman ahal izango dituela, xedapen horiek foru dekretu-arauak izango direla, eta ezingo diotela eragin foru organoen antolaketari, araubideari eta funtzionamenduari. Foru dekretu-arauak Batzar Nagusietan eztabaidatu eta osorik bozkatu behar dira berehala, baliozkotuak izateko.

Hortaz, foru dekretu-arau honek gorago aipatu diren birsailkapen eragiketen neutraltasun fiskala ezartzen du bai pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, bai sozietateen gaineko zergan eta bai ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan.

Horiek horrela, Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuak proposaturik, eta Diputatuen Kontseiluak gaurko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzak birsailkatzeko eragiketen neutraltasun fiskala.

Akzio edo partaidetzen birsailkapenak egiten badira Inbertsio kolektiboko erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legean eta berau garatzen duen araudian araututa dauden inbertsio kolektiboko erakundeen artean edo haien konpartimentuen, moten edo sailen artean 2018ko urtarrilaren 3tik 2019ko martxoaren 29ra bitartean, eta haien helburu bakarra bada irailaren 28ko 14/2018 Errege Lege-Dekretuak ezarritako beharkizunak betetzea partaideak edo akziodunak pizgarriei lotutako kosturik ez jasateko aurrerantzean (14/2018 Errege Lege-Dekretua, Balore Merkatuaren Legearen testu bategina aldatzen duena –urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege-Dekretuaren bidez onetsitakoa–), birsailkapen horiek ez diote errentarik sortuko partaideari edo akziodunari, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren Errentaren gaineko zergaren ondorioetarako, eta birsailkatutako partaide edo akziodunei esleitutako partaidetza edo akzio berrien balioa eta eskuratze-data ordezten dituzten partaidetzek edo akzioek zituztenak izango dira.

Aurreko paragrafoan jasotako tratamendua berdin aplikatuko da birsailkapenak egiten direnean Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauaren 48.2 artikuluan eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 79.3 artikuluan jasotako inbertsio kolektiboko erakundeen artean edo haien konpartimentuen, moten edo sailen artean, betiere baldin eta aurreko paragrafoan aipatutako epean egiten badira eta haien helburu bakarra bertan adierazitakoa bada.

AZKEN XEDAPENA. Indarrean jartzea.

Foru dekretu-arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta egun berean jarriko da indarrean.

Donostia, 2019ko martxoaren 12a.

Diputatu nagusia,

MARKEL OLANO ARRESE.

Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatua,

JABIER LARRAÑAGA GARMENDIA.


Azterketa dokumentala