73. zk., 2019ko apirilaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSASUN SAILA
1896
65/2019 DEKRETUA, apirilaren 9koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Osasuneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2019ko apirilaren 9an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Miguel Sánchez Fernández jauna Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari izendatzea.
2. artikulua.– Dekretu honek 2019ko apirilaren 10ean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko apirilaren 9an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Osasuneko sailburua,
MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.