68. zk., 2019ko apirilaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1778
EDIKTUA, 967/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 967/2017 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Laura Callejo Nuñez.
Abokatua: Iñigo Esteban Corral.
Prokuradorea: Maria Teresa Fariñas Garrido.
Demandatua: Roberto Fernandez Perez.
Gaia: judizio arrunta.
Hau jakinarazten dut: demandatuari ezin izan zaio emandako ebazpena jakinarazi, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, erabaki dut Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea jarduketa hauetan epaia eman dela 2018-12-04an. Aipatutako ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei eguneko epean.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko martxoaren 22a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.