63. zk., 2019ko apirilaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOA
1657
IRAGARKIA, Kabiezesko behin betiko azpiestazioren proiektua behin-behinean onesteari buruzkoa.
Jakinarazten da Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak, 2019ko otsailaren 26ko batzarrean, erabaki hau hartu duela:
Lehenengoa.– Bilboko Metropoli Trenbideko Kabiezesko behin betiko azpiestazioren proiektua behin-behinean onartzea.
Bigarrena.– Proiektu hori jendaurrean jartzea, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hogeita hamar egun balioduneko epean.
Epe horretan proiektua aztergai egongo da Bizkaiko Garraio Partzuergoaren web orrian, www.ctb.eus, eta nahi duenak alegazioak aurkeztu ahal izango ditu erakundearen egoitzan: Ugasko Bidea kalea 5 bis, Bilbao.
Bilbao, 2019ko martxoaren 22a.
Zuzendari kudeatzailea,
GORKA UGALDE MARTÍNEZ.