63. zk., 2019ko apirilaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (246 KB - 2 orri.)
- EPUB (223 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1654
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan emandako zehapenen ordainketa geroratzeko eta zatikatzeko eskabideen ebazpenak.
Jakinarazpen pertsonala egiten ahalegindu arren, ezinezkoa izan denez, iragarki honen bidez jakinarazten dira trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan emandako zehapenen ordainketa geroratzeko eta zatikatzeko eskabideen ebazpenak, Trafikoko zuzendariak egindakoak. Hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53.1 eta 2 artikuluen arabera, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112. artikuluari dagokionez.
Ondorioz, dei egiten zaie honekin batera doan zerrendan dauden interesdunei, edo, behar bezala akreditaturik, horien legezko ordezkariei, agerraldi bidezko jakinarazpena jaso dezaten 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Honako hau da ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.
Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, honekin batera doan zerrendan zehazten den espedienteari dagokion administrazio-egintzaren jakinarazpena emantzat joko da lege-ondorio guztietarako, agertzeko adierazitako epea amaitu eta biharamunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten da ordezkaritza, hala egokituz gero, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 7a.
Trafikoko zuzendaria,
SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.