63. zk., 2019ko apirilaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (285 KB - 8 orri.)
- EPUB (469 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1652
IRAGARKIA, 2019ko martxoaren 21ekoa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroko espedienteen zuzentzeei, ukoei eta bajei buruzkoa.
Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Aipatutako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluarekin bat, zitazio honek eragiten dien interesdunei edo haien ordezkariei eskatzen zaie Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, Bilbo) ager daitezela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 5 eguneko epean, jakinarazpen pertsonala egiteko. Epe hori igarota, agertu ezean, jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako, agertzeko jarritako epearen muga-egunaren biharamunetik aurrera.
Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2019ko martxoaren 21a.
Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.