Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2019ko apirilaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1643

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 600/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 600/2018 prozedura.

Demandatzailea: Araceli Matute Pozo.

Abokatua: Jose Joaquin Calafel Telleria.

Prokuradorea: Maria Alejandra Gonzalez Corredor.

Demandatua: Arnoldo Jose Garcia Marchena.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-12-14an. Hona hemen epaitza:

Baietsi egiten dut guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeari buruz Alejandra Gonzalez Corredor prokuradoreak Araceli Matute Pozoren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, Arnoldo Jose García Marchenaren aurkakoa, zeina prozesuan auzi-iheslari deklaratu baita; Fiskaltzak ere parte hartu du. Horrenbestez, neurri hauek erabaki dira XXXXX adingabekoari dagokienez:

1.– Elikagaiak: Arnoldo Jose Garcia Marchenak 125 euro ordainduko ditu hilean, bere semearentzako mantenu-pentsio gisa, harik eta semea adinez nagusi izan eta ekonomiko beregain bilakatu arte. Kopuru hori hilabete bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan ordaindu beharko du, amak adierazitako erakunde eta banku-kontuan.

2.– Guraso-ahala. Guraso-ahalaren titulartasuna partekatua izango da, baina horretaz ama bakarrik baliatu ahal izango da, eta, aitari dagokionez, eten egiten da eskubide horretaz baliatzeko aukera. Amak, eta ez beste inork, hartu ahal izango ditu kudeaketa, eskola eta medikuntza arloetako erabakiak, adingabearen hobe beharrez eta hura ordezkatuz hartu behar direnak.

3.– Bisita-araubidea: ez da bisita erregimenik ezartzen, ez baitakigu aita non dagoen. Aitak, nahi badu, eskatu ahal izango du bisita-araubidea, semea berriro ikusi nahi badu.

Mantenu-pentsio gisa ordaindutako kopurua urtero eguneratuko da, kontsumoko prezioen indizeak estatu-mailan izandako portzentaje-aldaketen arabera, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak horretarako eginiko ziurtagiria oinarri hartuta.

Ebazpen hau betearazteko aldian, zordunak egin beharreko ekarpenak egiten ez baditu, komeni diren berme eta kautelazko neurriak hartuko dira, ebazpenak eragina izan dezan (Kode Zibilaren 103.3 artikulua).

Ez da berariaz kosturik ezartzen.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Arnoldo Jose Garcia Marchena demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2018ko abenduaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala