63. zk., 2019ko apirilaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1642
EDIKTUA, hipoteka bat betearazteari buruz bideratutako 397/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.
Errekurtsoa: 397/2018 apelazio-errekurtsoa.
Alderdi apelatzailea eta apelatzailea. Angel Luis Ramos Perez eta Maria Longaray Belas.
Alderdi apelatua eta apelatua: Banco Santander SA eta Mariscos Ansomar SL.
Gaia: Hipoteka-betearazpena.
Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:
Xedapen-zatia
Salak erabaki du ezestea Angel Luis Ramos Perez eta María Longaray Belas jaun-andreen ordezkaritzak jarritako errekurtsoa, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Betearazpeneko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko Magistratuak 2018ko ekainaren 5ean emandako autoaren aurkakoa. Ondorioz, ebazpen hori berretsi egiten da, eta errekurtsogileei ezartzen zaizkie gora jotzeko errekurtso honetan sortutako kostuak.
Jatorriko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.
Ebazpen hau irmoa da, eta, haren aurka, ez dago errekurtsorik aurkezterik.
Erabaki eta izenpetzen dute jaun-andreek Fede ematen dut.
Alderdi apelatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko martxoaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.