Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2019ko apirilaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1641

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 21ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, mugikortasun eraginkor eta jasangarria sustatzeko pizgarri-programaren (MOVES programa) oinarri arautzaileak onartzen dituena, deialdia egiten duena eta argitaratzen dituena – 2019. urtea.

EEE Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan (EAE).

Ildo horretan, EEE hainbat ekintza garatzen ari da 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza-programa abian jartzen dituela, energia-eraginkortasuna sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.

Hortaz, dirulaguntzen programa hau diseinatu da honako helburu nagusi honi begira: salgaien garraioan eta pertsonen mugikortasunean energiaren kontsumoa arrazionalizatzea eta petrolioarekiko mendekotasuna murriztea. Horretarako, garraio-modu efizienteagoak lortzeko, energia berriztagarriak erabiltzeko, energiari dagokionez efizienteagoak diren teknologiak erabiltzera eta karga elektrikoa gauzatzeko eta erregai alternatiboz hornitzeko behar diren azpiegiturak eskuratzera bideraturiko inbertsioak, proiektuak edo planak sustatuz, EAEn.

Adierazitako guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EEEren zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, martxoaren 5eko lehengo 64/1985 Dekretua bigarrenez aldatzen duena, 2019ko mugikortasun eraginkor eta jasangarria sustatzeko pizgarri-programari (MOVES programa) dagozkion oinarri arautzaileak onartzea eta deialdia egitea. Programaren edukia ebazpen honekin batera dago, eranskin gisa.

Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, 2019ko mugikortasun eraginkor eta jasangarria sustatzeko pizgarri-programari (MOVES programa) dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bilbao, 2019ko martxoaren 21a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala