Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2019ko apirilaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1638

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 20koa, Merkatartizako zuzendariarena. Honen bidez, argitaratzen da 2018ko ekitaldian Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko uztailaren 30ko Aginduan arautu ziren dirulaguntzen onuradun izan direnen zerrenda; agindu horren bidez, Merkataritza Bulego Teknikoentzako laguntzak ezarri eta arautu ziren.

Dirulaguntza publikoak emateko, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela-eta, esleipendunei ebazpenen berri eman ondoren, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legezko testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49. artikuluaren 2. puntuan xedatutakoarekin bat, Merkataritzako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Merkataritza Bulego Teknikoentzako laguntzak ezarri eta arautzeko Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko uztailaren 30eko Aginduan aurreikusitako 2018ko ekitaldiko laguntzen onuradun izan direnen zerrenda argitaratzea (Merkataritzako zuzendariaren ebazpenaren araberakoa, zeina honekin batera doan zerrendako kideei jakinarazi baitzaie).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 20a.

Merkataritzako zuzendaria,

JUAN EMILIO ANDRADES GARCÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala