Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2019ko apirilaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1637

HUTS-ZUZENKETA, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2019ko martxoaren 4ko Ebazpenarena, zeinaren bidez egiten baita osasun-prestakuntza espezializatua emateko tutoreak akreditatzeko prozedurarako deialdia (martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuak ezarri zuen prozedura hori).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2019ko martxoaren 4ko Ebazpenaren II. eranskinean; ebazpen horren bidez bidez egiten da osasun-prestakuntza espezializatua emateko tutoreak akreditatzeko prozedurarako deialdia (martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuak ezarri zuen prozedura hori; 2019ko martxoaren 26ko EHAA, 59. zk.).

Euskarazko argitalpenean, II. eranskinaren bigarren oinarrian,

2019/1541 (12/6) orrialdean, hau dio:

«Bigarren oinarria.– Eskatzaileen betekizunak.

Osasun-prestakuntza espezializatuan tutoreak berrakreditatzeko deialdi honetan parte ahal izango dute, martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamenduari buruzkoa) zehazten duen arabera egoiliarren tutoretza nagusiaren eginkizunak lantzeko akreditaturik izanik, akreditazioaren indarraldia amaitu baina eskatutako betekizun guztiak batzen dituztenek. Konkretuki 2013ko maiatzaren 20ko Ebazpenaren bidez 5 urteko espezialitateetan akreditaturiko tutoreek (beren akreditazioaren indarraldia 2018ko maiatzaren 19an amaitzen da), eta 2014ko maiatzaren 19ko Ebazpenaren bidez 4 urteko espezialitateetan akreditaturiko tutoreek (beren akreditazioaren indarraldia 2018ko maiatzaren 18an amaitzen da) parte ahal izango dute.»

Baina hau esan behar du:

«Bigarren oinarria.– Eskatzaileen betekizunak.

Osasun-prestakuntza espezializatuan tutoreak berrakreditatzeko deialdi honetan parte ahal izango dute, martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamenduari buruzkoa) zehazten duen arabera egoiliarren tutoretza nagusiaren eginkizunak lantzeko akreditaturik izanik, akreditazioaren indarraldia amaitu baina eskatutako betekizun guztiak batzen dituztenek. Konkretuki 2014ko maiatzaren 19ko Ebazpenaren bidez 5 urteko espezialitateetan akreditaturiko tutoreek (beren akreditazioaren indarraldia 2019ko maiatzaren 18an amaitzen da), eta 2015eko ekainaren 2ko Ebazpenaren bidez 4 urteko espezialitateetan akreditaturiko tutoreek (beren akreditazioaren indarraldia 2019ko ekainaren 1ean amaitzen da) parte hartu ahal izango dute.»


Azterketa dokumentala