63. zk., 2019ko apirilaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ZIZURKILGO UDALA
1633
IRAGARKIA, 2019rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzeari buruzkoa.
Zizurkilgo Udalak, 2019ko otsailaren 25ean sinatutako 55/2019 Alkate Dekretuaren bidez, hurrengoa onartu du:
2019RAKO LAN ESKAINTZA PUBLIKOA
– Izena: era askotako zerbitzuen Ofiziala.
– Dotazioa: postu 1.
– Izaera: funtzionarioa.
– Taldea: C2.
– Eskala: administrazio berezikoa.
– Azpieskala: zerbitzu berezien azpieskala, lanbideetako langilea.
– Hizkuntza eskakizuna: 2, 2018-10-01 derrigortasun datarekin.
– Lanpostu osagarriaren maila: 14.
– Dedikazioa: osoa.
– Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Dagokion deialdian zehaztuko da bai prozedura, bai eskainitako plaza eskuratzeko betebeharrak.
Hori guztia bat etorriz urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluarekin (errege-dekretu horren bidez, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartu zen), eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23. artikuluarekin.
Zizurkilen, 2019ko otsailaren 26an.
Alkatea,
JOSE MARIA LUENGO ZAPIRAIN.