57. zk., 2019ko martxoaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1482
IRAGARKIA, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuan Intxaurrondoko Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeari buruzkoa.
Donostialdea ESIko zuzendari gerenteak Donostialdea ESIn Intxaurrondoko Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia egin du. Deialdiaren oinarriak zein lanpostuaren profila web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.net
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Donostia, 2019ko martxoaren 5a.
Donostialdea ESIko zuzendari gerentea.
E (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).
Pertsonaleko zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.