Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2019ko martxoaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1467

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 369/2018 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Ignacio Gines Ortiz Casabanek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Istrukzioko 1 zenbakiko Eaitegiko (Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala) Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, fede ematen dut:

Delitu arinen gaineko 369/2018 judizioan, epaia eman du, 2019-10-17an, epaitegi honetako Maria Gabriela Irazusta Zubimendi epaileak.

Jarraian aipatzen den pertsonak zer helbide duen jakiterik ez dagoenez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia.

Epaitza

Marwan el Aouni eta Ousama Drihmi kondenatzen ditut, kalte-delitu arin baten egile kriminalak baitira (ZKko 263.1 artikulua, 2. paragrafoa). Delitu hori dela eta, bakoitzak egunero hiru euro ordaindu beharko ditu, hilabetez, eta, gainera, 185,42 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko diote Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari, modu solidarioan, erantzukizun zibil gisa. Prozesuaren kostuak ere beraiek ordaindu beharko dituzte, erdibana.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa, organo honetako bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hemeretziko martxoaren bostean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala