Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2019ko martxoaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1464

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 130/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Isabel Langara Garcia Etxabek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 130/2018 prozedura bideratu da, Maria Pilar Mateos Vian-ek eskatuta, Ramon Hernandez Perezen aurka. Interesdunak eskuragarri dauka epai horren kopia, bulego judizial honetan.

Ramon Hernandez Perez demandatuari jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko martxoaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala