Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2019ko martxoaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIKO LEHEN SEKZIOKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1462

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko apelazioaren gainean bideratutako 1186/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia – Lehenengo sekzioa – Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Errekurtsoa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 1186/2018 apelazio-errekurtsoa (PZL 2000).

Errekurtsogilea: Metu Hatra Jatri eta Fiskaltza 1642-17.

Abokatua: Blanca Estibaliz Parrilla Ruiz.

Prokuradorea: Soledad Carranceja Diez.

Alderdi errekurritua: Saleh Nafi Mahayub.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Errekurtso horren gainean 171/19 epaia eman da, 2019-02-20an. Hau dio epaitzak:

"Baietsi egiten dut Metu Hatra Jatrik jarritako apelazio-errekurtsoa, Gasteizko Lehen Auzialdiko Epaitegiaren 2018ko otsailaren 15eko epaiaren aurkakoa, seme komunarentzako neurriei buruzko 878/2017 autoetan; horrenbestez, errebokatzen dut errekurtsoko ebazpena, eta baiesten dut Metu Hatra Jatrik jarritako demanda. Hori dela eta, neurri hauek ezartzen ditut:

Lehenengoa.– Metu Hatra Jatriri XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza ematea.

Bigarrena.– Seme komunaren aldeko mantenu-pentsioa ematea, Saleh Nafi Mahayuben kontura: 100 euro hileko, hilabetearen lehen bost eguneko epean ordainduta, demandatuak demandatzaileari adierazitako banku-kontuan. Kopuru hori urtero eguneratuko da KPIaren arabera.

Alderdiek erdibana ordainduko dituzte alabaren ezohiko gastuak; ezohiko gastutzat hartuko dira beharrezkoak, ez aldizkakoak eta aurreikusi ezin direnak; seme/alabak izan ditzakeen behar aurreikusi ezin direnak eta ukaezinak, eta nolanahi ere osasun-zerbitzu publikoak edo aseguru medikoak estaltzen ez dituen osasun-gastuak, baita seme/alabarentzako komenigarriak, nahiz eta ez izen derrigorrezkoak, diren hezkuntza- eta prestakuntza- beharrak ere, betiere adostasunik baldin badago.

Ez dira aurreko paragrafoen barnean sartuko borondatezko gastu etengabeak, ez badira seme/alabaren beharrak asetzeko, nahiz eta egokiak izan. Kasu horretan, erabakia hartzen duen gurasoak baino ez du ordainduko gastu hori.

Hirugarrena.– Ez dago berariazko erabakirik apelazio-kostuen gainean.

Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, aparteko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLn aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLko 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko aparteko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0008 0000 00 1186 18. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak."

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.

Saleh Nafi Mahayub demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala