Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2019ko martxoaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1453

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 7koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Pedro José Jimbert Lacha jaunak gainditu egin duela 2018ko uztailaren 23ko ebazpenak (2018ko abuztuaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) egindako deialdiko hautapen prozesua, «Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Pedro José Jimbert Lacha jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: 72**22***. Kodea: AGC8L1 – D00136-10. Jakintza arloa: Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa. Saila: Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntza-eskakizuna: hirueleduna (euskara/gaztelania/ingelesa). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Adierazpen Grafikoa».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2019ko martxoaren 7a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko ebazpena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen Arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala