Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2019ko martxoaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
1452

40/2019 DEKRETUA, martxoaren 20koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2019ko martxoaren 20an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Miren Nekane Murga Eizagaechevarria andrea Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

2. artikulua.– Dekretu honek 2019ko martxoaren 19an izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko martxoaren 20an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala