54. zk., 2019ko martxoaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1419
IRAGARKIA, zeinaren bidez epaitzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 438/2018 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
438/2018 prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2017ko abenduaren 1eko Ebazpenez (abenduaren 15eko EHAA, 238. zk.) deitutako hautaketa-prozedurako izangai batek hasitakoa. Oposizio-fasearen bosgarren probaren behin betiko emaitzak argitaratu zituen epaimahai kalifikatzailearen 2018ko maiatzaren 25eko erabakiaren kontra jarri da errekurtsoa.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2019ko martxoaren 6a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.