Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2019ko martxoaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1417

IRAGARKIA, administrazioarekiko 097/2019 auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdun direnak epatzeko dena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailaren 2019ko urtarrilaren 21eko Aginduaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, 097/2019 zenbakiarekin prozedura arruntaren bidez izapidetzen ari dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Agindu horrek ezezten du ikus-entzunezko lurreko irrati digitalaren lehiaketa deialdiaren bidez lizentziak emateko eskaera ukatzen zuen 2018ko azaroaren 14ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritako betez.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 8a.

Zerbitzu zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.


Azterketa dokumentala