54. zk., 2019ko martxoaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1416
IRAGARKIA, zehapen-espediente baten gaineko SAN-01A001-56-2018 prozeduraren instrukzio-egileak 2019ko otsailaren 18an emandako ebazpen-proposamena jakinaraztekoa.
Ezinezkoa izan da ebazpen-proposamen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Ondorioz, jakitera ematen da 2019ko otsailaren 18an ebazpen-proposamen bat eman dela Reparhabilita Slren SAN-20A001-56-2018 zehapen-espedientearen gaineko prozeduran, eta, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena den abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.3.d) eta 50.5.b) artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egozten zaio.
Legezko ohartarazpenak:
Interesdunek 15 eguneko epea dute Kontsumobiden agertzeko (Easo kalea 10, Donostia), ebazpen-proposamenaren eduki osoaren berri jakiteko, eta egoki iritzitako alegazio guztiak egiteko.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakin dezan eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 6a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
NORA ABETE GARCÍA.