Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2019ko martxoaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1412

IRAGARKIA, 2019ko martxoaren 4koa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko urtarrilaren 22ko Agindua.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, beste bitarteko batzuen bidez jakinaraztea ezinezkoa denez, eranskinean adierazitako interesdunari jakinarazten zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko urtarrilaren 22ko Agindua. Agindu horren bidez, aurkeztu diren alegazioak ebazten dira, «Txingudi Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua, Zaldiferra eta Bekoerrota, Hondarribia» delakoaren desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzeko beharra deklaratzen da, eta hori betearazteko desjabetze-espedienteari hasiera ematen zaio.

Agindu hori argitaratu zen 2019ko urtarrilaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (20. zenbakia) eta 2019ko otsailaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (27. zenbakia).

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunean hasiko da epea.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 4a.

Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala