54. zk., 2019ko martxoaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 2 orri.)
- EPUB (201 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1410
IRAGARKIA, 2019ko martxoaren 6koa, zeinaren bidez jakinarazten baita Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2019ko otsailaren 21eko Ebazpena. Ebazpen horren bitartez, «Jose Manuel O Grove» itsasontziaren abandonatzea deklaratzen da –Hondarribiko portuan hondoratuta dago–, eta hura erretiratzeko prozedura hasten da.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
1.– Ebazpen horren testu osoa eskuratu ahal izango da Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan, Lakua I, 7. solairua (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
2.– Ebazpen horren arabera, itsasontzia gehienez ere hamar egun balioduneko epean erretiratu behar da. Ebazpen horren aurka, alegazioak eta defentsarako egokitzat jotzen diren dokumentu eta egiaztagiriak aurkeztu ahalko dira epe berean.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 6a.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.