Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2019ko martxoaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1409

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 638/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia (Familia) – Zibileko ZULUP.

Judizioa: 638/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Jadyuni Aali Mbareck.

Abokatua: Maria Jesus Bedoya Miguel.

Prokuradorea: Isabel Gómez Pérez de Mendiola.

Demandatua: Mohamed Ould Khalil Ould Yislim.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, 2019-02-13ko epaia eman da eta epaitzaren izenburua honako hau da hitzez hitz:

67/2019 Epaia

Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hemeretziko otsailaren hamahiruan.

Gasteizko (Araba) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu M. Belén González Martínek ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren seme-alabentzako neurriei buruzko 638/2018 autoak. Hauek izan dira alderdiak: batetik, Jadyuni Aali Mbareck, demandatzailea, Gómez Pérez de Mendiola prokuradorearekin; eta bestetik, Mohamed Ould Khalil Ould Yislim demandatua (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe), eta Ministerio Fiskalak ere parte hartu du. Horrenbestez, Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman du.

Mohamed Ould Khalil Ould Yislim demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko otsailaren 28an.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala