54. zk., 2019ko martxoaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1404
HUTS-ZUZENKETA, honako ediktu honena: «Ediktua, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 125/2018 prozeduraren ondoriozkoa».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.
Gisa horretako hutsak atzeman dira honako ediktu honen laburpenean eta goiburukoan: «Ediktua, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 125/2018 prozeduraren ondoriozkoa» (2019ko otsailaren 12ko EHAA, 30. zk.), eta, beraz, zuzendu egiten dira.
Laburpeneko «2019/30 Laburpena (4/3)» orrialdean, eta dokumentuaren goiburukoan, 2019/758 (1/1) orrialdean,
honela dio:
«BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA»
baina honela esan behar du:
«BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA».