Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2019ko martxoaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1403

EDIKTUA, 674/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 674/2018 hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-01-31n. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut Guillermo Smith Apalategui epitegietako prokuradoreak, Kutxabank Aseguradora Cia de Seguros y Reaseguros, SAU enpresaren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, honako hauen aurka: Seguros Allianz, Catalana Occidente, Auzoko, S.L. eta Bilboko Navarro Villoslada kaleko 3. zenbakiko jabekideen erkidegoa. Horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut modu solidarioan 1.543,22 euro ordaintzera –Allianz-ek 1.043,22 euro gehienez– eta 2018ko uztailaren 16tik, hau da, demanda aurkeztu zen egunetik, gaurdaino, eta, guztira ordaindu beharrekoari legezko interesak gehi bi puntu gehiago aplikatuko zaizkio, gaurtik hasi eta osorik ordaindu arte. Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Auzoko, S.L. demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko urtarrilaren 31.

JUSTIZIA-ADMINISTRAZIOKO LETRADUA.


Azterketa dokumentala