Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2019ko martxoaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1398

35/2019 DEKRETUA, martxoaren 12koa, Asociación protectora de animales «SOS Vitoria» Elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Asociación Protectora de Animales «SOS Vitoria» elkarteak aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi duelako egiten duen lanagatik.

La Asociación Protectora de Animales «SOS Vitoria» elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatu zen 2004ko irailaren 28an (erregistro zenbakia: AS/A/11390/2004).

Elkarteak bere estatutuen 2. artikuluan jasota dauden honako helburuak lortzeko behar diren jarduera guztiak garatzen ditu:

«– Animalienganako tratu txarren aurka borrokatzea, abandonoa edo tratu txarrak egon daudenean salatzeko.

– Etxerik gabeko animalien adopzioa sustatzea.

– Animalia osasuntsuen hilketa-indizea txikitzea.

– Ezintasunak dituzten pertsonentzako edo beste kolektibo batzuentzako –hirugarren adinekoak esaterako– etxe-animalia bidezko konpainia-programak garatzea, horrelako programak sortzen dituzten onura fisiko, psikologiko eta sozialak aintzat hartuta –aldartea hobetzea, erantzukizun-ohitura eta -jarrerak garatzea, ikastea, eta antsietate-mailak txikitzea adibidez.

– Animalienganako errespetuaren, etxe-animalien abandonoaren, esterilizazioaren garrantziaren eta abarren inguruko sentsibilizazio-programak garatzea, erkidegoari, ikastetxeei eta eskatzen duten guztiei zuzenduak.

– Herritarrak kontzientziatzea animalien jaiotza-tasa, gainpopulazioa eta animalien adopzioak kontrolatzearen garrantziaz, txakurren eta katuen jaiotza-indizea txikitzen saiatzeko.

– Abandonoa edo istripu bat pairatu duten animaliak artatzeko establezimendu bat izatea, etxe bat aurkitzen zaien bitartean.»

Bete dira honako arau hauetan ezarritako eskakizunak: Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuan, eta Onura Publikoko Elkarteei eta haien Babesletzari buruzko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuan.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.2.f) artikuluan ezarritakoaren arabera, dagokion espedientea instruitu da eta elkartea onura publikokoa dela aitortzen da, Gobernu Kontseiluak hartutako dekretuaren bidez.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2019ko martxoaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Asociación Protectora de Animales «SOS Vitoria» elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/A/11390/2004 zenbakiarekin inskribatuta dagoena, onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueraren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko martxoaren 12an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala