54. zk., 2019ko martxoaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA
1397
EBAZPENA, 2019ko martxoaren 7koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, zeinaren bidez egiten baita Datu Pertsonalak Babesteko Sarien VII. Edizioa iragartzen duen Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren 2019ko otsailaren 26ko Ebazpenaren huts-zuzenketa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen du argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko direla, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era Horretako hutsak aurkitu dira Datu Pertsonalak Babesteko Sarien VII. Edizioa iragartzen duen Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren 2019ko otsailaren 26ko Ebazpenean. Ebazpen hori 2018ko martxoaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (47. zenbakia). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
EBAZTEN DUT:
Aldatzea Datu Pertsonalak Babesteko Sarien VII. Edizioa iragartzen duen Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren 2019ko otsailaren 26ko Ebazpena. Hauxe da aldaketa:
2019/1234 (9/5) orrialdean, Datu Babesari buruzko 12. oinarrian,
hau dioen lekuan:
"Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluak xedatutakoa betetzeko, jakinarazi nahi dugu deialdia izapidetzeko behar diren datu pertsonalak «Prestakuntza, jarduera eta gertaeretara bertaratuak eta gonbidatuak» fitxategian jasoko ditugula eta sarien deialdi hau kudeatzeko eta izapidetzeko baino ez ditugula erabiliko, sarien oinarri arautzaileen arabera. Fitxategiaren organo arduraduna Datuak Babesteko Euskal Bulegoa da. Interesdunek Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Idazkaritza Nagusira jo dezakete datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta datuei aurka egiteko eskubideez baliatzeko. Hona helbidea: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71-3 – 01008 Vitoria-Gasteiz."
hau esan behar du:
"Datuak Babesteko Euskal Bulegoak tratatuko ditu eskabidean jasotako datu pertsonalak, eta «Prestakuntza jarduera eta ekitaldietara bertaratuak eta gonbidatuak» izeneko jarduera-tratamenduan jasoko ditu, deialdia kudeatzeko eta ebazteko helbururako. Helburuaren oinarri dira deialdiaren interes publikoa eta bertan parte hartzeko eskabidea.
Sarituen datu pertsonalak DBEBren web-orrian argitaratuko dira. Diru prestazioa duten modalitateetan, funtsen transferentziak egiten dituzten finantza-erakundeei jakinaraziko zaizkie datu pertsonalak, funtsak izapidetzeko ondorioetarako. Era berean, datuak zerga arloan eskumena duten administrazioei lagako zaizkie, esate baterako, foru ogasunei eta, hala badagokio, Zerga Administrazioko Estatu Agentziari, zerga arloko araudiak xedatzen duenarekin bat; eta zerga arloan eskumenak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio organoei ere bai.
Datuak gorde egingo dira sariak emateko eta erreklamazioak egiteko prozedurak izapidetzen ari diren bitartean, eta dokumentu-ondarearen eta artxiboen alorreko araudia ezarriko da. Diru prestazioa duten modalitateetan datuak gordeko dira zerga arloan ezargarria den legediak arautzen duenaren arabera.
Interesdunak, datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, datuen eramangarritasunaren eta datuen tratamendua mugatzeko eta tratamenduei aurka egiteko eskubideak eta tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen erabaki baten objektu ez izateko eskubideak egikaritu ditzake Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71-3. 01008 Vitoria-Gasteiz) edo posta elektronikoko helbide honetan: avpd@avpd.eus"
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 7a.
Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria,
MARGARITA URÍA ETXEBARRIA.