Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2019ko martxoaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA
1392

EDIKTUA, 259/2019 eskumen-gatazka positiboaren ondoriozkoa.

259-2019 eskumen-gatazka positiboa, Sektore publikoko gailu mugikorretarako webguneen eta aplikazioen irisgarritasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuaren honako artikulu eta xedapena hauek direla-eta aurkeztua: 8.3 (a eta b letrak), 10.2, 11, 12, 13, 15.3, 16 (1., 2. eta 3. apartatuak), 17.4, 19 {1., 2. (soilik atal erantzulearen aipamenari dagokionez) eta 3. Apartatuak}, 20.2.b (soilik atal erantzulearen aipamenari dagokionez), bigarren xedapen gehigarria (legebiltzar autonomikoei buruzkoa) eta xedapen iragankor bakarra.

Konstituzio Auzitegiaren osoko bilkurak, 2019ko otsailaren 26ko probidentziaren bidez, Eusko Jaurlaritzak sustatutako 259-2019 eskumen-gatazka positiboa izapidetzea onartu du. Eskumen-gatazka positibo hori aurkeztu da Sektore publikoko gailu mugikorretarako webguneen eta aplikazioen irisgarritasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuaren honako artikulu eta xedapena hauek direla-eta: 8.3 (a eta b letrak), 10.2, 11, 12, 13, 15.3, 16 (1., 2. eta 3. apartatuak), 17.4, 19 {1., 2. (soilik atal erantzulearen aipamenari dagokionez) eta 3. apartatuak}, 20.2.b (soilik atal erantzulearen aipamenari dagokionez), bigarren xedapen gehigarria (legebiltzar autonomikoei buruzkoa) eta xedapen iragankor bakarra.

Madrilen, 2019ko otsailaren 26an.

Konstituzio Auzitegiaren Justiziako idazkaria,

HERMINIA PALENCIA GUERRA.


Azterketa dokumentala