Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2019ko martxoaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA SAILA
1390

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: «11/2019 Dekretua, urtarrilaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoan emango diren Oinarrizko Lanbide Heziketako 7 tituluri dagozkien curriculumak ezartzen dituena.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako huts bat aurkitu da Euskal Autonomia Erkidegoan emango diren Oinarrizko Lanbide Heziketako 7 tituluri dagozkien curriculumak ezartzen dituen urtarrilaren 22ko 11/2019 Dekretuan. (2019ko otsailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 32. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko argitalpeneko 2019/798 (441/2) orrialdean, 2. artikuluan honela dio:

«...., Nekazaritza eta Abeltzaintzako oinarrizko lanbide-titulua.....»

baina honela esan behar du:

«......Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Jardueretako oinarrizko lanbide-titulua.......»

Euskarazko argitalpeneko 2019/798 (441/2) orrialdean, 4.1 artikuluan honela dio:

I.«....Oinarrizko lanbide-modulua:...»

baina honela esan behar du:

I.«....Oinarrizko lanbide-titulua:...»

Euskarazko argitalpeneko 2019/798 (441/3) orrialdean, 4.1 artikuluan honela dio:

«II...Nekazaritza eta Abeltzaintza...»

baina honela esan behar du:

«....Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Jarduerak.»

Euskarazko argitalpeneko 2019/798 (441/3) orrialde berean, 4.1 artikuluan, honela dio:

«II. ; III. , IV. , V. , VI. eta VII....Oinarrizko lanbide-modulua:...»

baina honela esan behar du:

«II. ; III. , IV. , V. , VI. eta VII....Oinarrizko lanbide-titulua:...»

Jarraitzeko, euskarazko argitalpeneko 2019/798 (441/70) orrialdean, II. eranskinean, honela dio:

«OINARRIZKO LANBIDE-TITULUA: NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA»

baina honela esan behar du:

«OINARRIZKO LANBIDE-TITULUA: NEKAZARITZAKO ETA ABELTZAINTZAKO JARDUERAK»

Euskarazko argitalpeneko 2019/798 (441/70) orrialdean, II. eranskinean, 1. puntuak honela dio:

«Nekazaritza eta Abeltzaintzako oinarrizko lanbide-titulua...»

baina honela esan behar du:

«Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Jardueretako oinarrizko lanbide-titulua....»

Euskarazko argitalpeneko 2019/798 (441/70) orrialdean, II. eranskinean, 1. puntuak honela dio:

«– Izena: Nekazaritza eta Abeltzaintza.»

baina honela esan behar du:

«– Izena: Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Jarduerak...»

Euskarazko argitalpeneko 2019/798 (441/73) orrialdean, II. eranskinean, 3.3 puntuan, honela dio:

«...Nekazaritza eta Abeltzaintzako oinarrizko lanbide-tituludunak...»

baina honela esan behar du:

«...Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Jardueretako oinarrizko lanbide-tituludunak...»


Azterketa dokumentala