Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2019ko martxoaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1386

IRAGARKIA, 2019ko martxoaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: Abanto y Ciérvana-Abanto-Zierbenako udal-mugartean, «ST Abanto» izeneko 132/30 kV-ko transformazio azpiestazioaren aldaketa.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan (2013-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da honako jarduketa hau egingo dela egungo instalazioan:

Esp: 48-AT-Y-2019-00017.

– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU.

– Kokalekua: Abanto y Ciérvana-Abanto-Zierbenako udal-mugartea.

– Aurrekontua, guztira: 643.486,81 euro.

– Xedea: energia elektrikoaren horniduraren kalitatea eta segurtasuna hobetzea.

Jardueraren ezaugarri nagusiak:

132 kV-ko sistema:

• Gaur egun dagoen T2 transformadorea, 132/30 kV-koa, aldatzea, eta, horren ordez, beste hau jartzea: 60 MVA-koa.

Instalazioa egiteko administrazio-baimena eta egikaritze-proiektuaren onarpena eskatzen dira.

Argitara ematen da hori guztia, jendeak horren berri izan dezan. Jendeak dokumentazioa aztertu ahalko du sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), edo dagokion udaletxean. Bidezko iritzitako alegazioak –bi kopia– dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, gehienez ere 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2019ko martxoaren 5a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala