Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2019ko martxoaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1384

EDIKTUA, 590/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik.

Fede ematen dut:

Epaitegi honetan bideratutako 590/2018 judizio arruntean epaia eman da 2019ko otsailaren 22an.

Juan Felipe Zapata Montoya demandatua non bizi den ez dakigunez, ediktu honen bidez 2019-02-22ko epaia jakinarazten zaio, eta aditzera ematen ebazpen judizial horren kontra ezin dela errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa organo honetako bulego judizialean.

Ediktu honek Justizia Administrazioan izaera pertsonaleko datuak babesteko irizpideak betetzen ditu. Irizpide horiek honako arau hauetan ezarrita daude: Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236.bis artikulua eta ondorengoak; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), Datu pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrari buruzkoa, indargabetzen duena.

Eta Juan Felipe Zapata Montoyari behar bezala jakinarazteko balio dezan, ez baitakigu zer helbide duen, ediktu hau eman eta sinatzen dut. Ediktua organo judizial honen iragarki-taulan argitaratuko da. Organo judizialari ohartarazten diot hurrengo jakinarazpenak ebazpenaren edo zedularen kopia bat iragarki-taula horretan argitaratuz egingo direla, eta ondorio guztiak izango dituztela.

Bilbao, 2019ko otsailaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala