53. zk., 2019ko martxoaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (178 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1383
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 205/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Judizio horretan, 13/19 epaia eman da. Ebazpen hori eskuragarri dauka demandatuak bulego judizial honetan. Aurkaratzeko modua hau da: epaitegi honetan aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, hogei egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zer arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, ez da onartuko aurkaratzea (PZL, 454.bis artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ......... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta Hamdy Boudjamaa demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeita seian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.