53. zk., 2019ko martxoaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 3 orri.)
- EPUB (253 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1378
EBAZPENA, 2019ko otsailaren 27koa, Gazteriako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2019. urteko ediziorako onartutako proiektuen zerrenda ezagutzera ematen duena.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko azaroaren 14ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2019. urteko ediziorako proiektuak aurkezteko deia egiten die Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei. Agindu hori 2018ko azaroaren 26an eman zen argitara EHAAn.
Agindu horren 13. artikuluan xedaturikoa betetzeko, Gazteriako zuzendariak ebazpena eman du 2019ko urtarrilaren 31n. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2019. urteko ediziorako proiektuak onartu ditu. Ebazpen horretan jaso da onartu ez diren proiektuen zerrenda ere.
Gazteriako zuzendariaren ebazpenaren berri emango zaie banan-banan interesdun guztiei. Horrez gain, aipatutako aginduaren 13. artikuluan xedaturikoari jarraituz, onartu diren eta onartu ez diren proiektuen zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, zabalkunde osoa izan dezaten.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehen artikulua.– Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2019. ediziorako onartu diren proiektuen zerrenda (ikus I. eranskina), zabalkunde osoa izan dezan. Proiektu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkeztu dituzte Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak 2018ko azaroaren 14an emandako Aginduaren babespean (EHAA, 2018ko azaroaren 26koa).
Bigarren artikulua.– Argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, onartu ez diren proiektuen zerrenda (ikus II. eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 27a.
Gazteriako zuzendaria,
ANDER AÑIBARRO MAESTRE.