Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2019ko martxoaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EIBARKO UDALA
1377

IRAGARKIA, Eibarko Udalaren 2018ko lan-eskaintza publiko gehigarria onartzeari buruzkoa.

Estatuaren 2018. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legeak honela dio:

Ehun eta hirurogeita hamabosgarren xedapen gehigarria. Tokiko poliziaren birjartze-tasa gehigarria.

Lege honen 19. artikuluak aurreikusitakoari gehituta, eta Administrazio Publikoek segurtasunaren eta ordena publikoaren alorrean dituzten betekizunak behar bezala beteko dituztela bermatzeko, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 206.1 artikuluak ezarritakoa aplikatuta tokiko polizien erretiro-adina aurreratzen bada, toki-erakundeek, kolektibo horretarako soilik, birjartze-tasa osagarria izan dezakete 2018an zehar, erretiro-adinaren aurreratze horren ondorioz, esandako jardunaldi horretan eta 2019ko jardunaldian aurreikusitako baja kopuruak zehaztuko duen birjartze-tasa, alegia. Tasa gehigarri hori 2019ko eta 2020ko ekitaldietan legokiokeenetik kenduko da.

Antolaketa eta Pertsonaleko zuzendariak egindako txostenean oinarrituz, 2018ko abenduaren 28ko Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du:

2018ko lan-eskaintza publiko gehigarria onartzea, Udaltzaingoko 6 agenterena.

Eibar, 2019ko otsailaren 8a.

Alkatea,

MIGUEL DE LOS TOYOS NAZABAL.


Azterketa dokumentala