53. zk., 2019ko martxoaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ARABAKO FORU ALDUNDIA
1373
IRAGARKIA, Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoko Giza Baliabideen eta Administrazio Kudeaketaren zerbitzuburuaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.
2019ko martxoaren 6ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (28. zk.), deialdia argitaratu zen Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoko Giza Baliabideen eta Administrazio Kudeaketaren zerbitzuburuaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko.
Interesdunek Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoko lehendakariari egin beharko dizkiote eskabideak, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistroan aurkeztu beharko dituzte, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 6a.
Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoko lehendakaria,
MARÍA PILAR GARCÍA DE SALAZAR OLANO.