53. zk., 2019ko martxoaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1364
212/2019 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez Itziar Pérez Irazusta andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuaren zuzendari gerente izendatzen da.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente postua betetzeko deialdia, Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 23ko 69/2019 Ebazpen bidez egina, 2019ko otsailaren 6ko EHAAn (26. zk.) argitaratu zen.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Itziar Pérez Irazusta andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Itziar Pérez Irazusta andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuaren zuzendari gerente izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen honek 2019ko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 27a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN LUIS DIEGO CASALS.