51. zk., 2019ko martxoaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1326
EBAZPENA, 2019ko otsailaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, kalifikatu diren laneratzeko enpresak argitaratzeko dena.
Azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuak, laneratzeko enpresen kalifikazioa arautzen duenak eta horietan sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen dituenak, 9.6 artikuluan ezarritako ondorioetarako, hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea Lanbideko zuzendari nagusiaren 2018ko uztailaren 10eko Ebazpenaren bidez Sukalbide Peñascal Hotelería, S.L. enpresa laneratze-enpresa gisa kalifikatu dela.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 27a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.