51. zk., 2019ko martxoaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 2 orri.)
- EPUB (209 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1323
EBAZPENA, 2019ko otsailaren 28koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraio publikoaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntza-programa ezartzen duen 2018ko maiatzaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematen duena.
Dirulaguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, eta 2018ko maiatzaren 16ko Aginduak 10.3 artikuluan xedatzen duenez, dirulaguntza guztiak emandakoan onuradunen zerrenda eta emandako diru kopurua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitara ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko maiatzaren 16ko Aginduan araututako laguntzen onuradunen zerrenda eta emandako diru-zenbatekoak, betiere Garraio Plangintzaren zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenei jarraituz (ikus eranskina). Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraio publikoaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntza-programa ezartzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 28a.
Garraio Plangintzaren zuzendaria,
JANIRE BIJUESCA BEDIALAUNETA.