49. zk., 2019ko martxoaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
MONFER OCIO, S. COOP. PEQUEÑA
1299
IRAGARKIA, Monfer Ocio S. Coop. kooperatiba-sozietate txikia desegiteari eta likidatzeari buruzkoa.
Indarreko legeria betez, jakinarazten da ezen, herritar guztiak jakitun egon daitezen, 2018ko irailaren 25eko ezohiko batzar nagusian aho batez erabaki zela Monfer Ocio S. Coop. kooperatiba-sozietate txikia desegin eta likidatzea. Onetsi ziren, halaber, likidatzaileak aurkeztutako likidazio-balantzea eta sozietatearen ondarea banatzeko proiektua. Interesdunek eskuragarri dituzte kooperatiba-sozietatea desegiteko eta likidatzeko agiriak, sozietatearen egoitzan.
Bilbao, 2019ko otsailaren 15a.
Likidatzailea,
ALEJANDRO MONTERO GÓMEZ.