47. zk., 2019ko martxoaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1245
EDIKTUA, ezkontza-erregimena likidatzeko prozedurari dagokiona (180/2018 zenbakia).
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Ediktua jakinaraztea: Judizioa: ezkontza-erregimena likidatzea (180/2018 zenbakia).
Getxon (Bizkaia), 2019ko otsailaren 21ean, nik, Nora Albizua de Castrok, Getxoko 3 zenbakiko ZULUPeko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, honako hau jakinarazten dut:
Epaitegi honetan irabazizko ondasunen sozietatea likidatzeko 180/2018 prozedura izapidetzen ari dela, zeinaren autoetan epaia eman baita 2019ko urtarrilaren 30ean. Interesdunak eskuragarri du haren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.
Egungo helbidea ez dakigunez zein den, Juan Carlos Matilla Apraizi legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ebazpen hau ematen dut, ale bitan; halaber, demandatuari aditzera ematen zaio ezen ebazpenaren aurka berrikuspen-errekurtsoa ezar dezakeela.
Getxo (Bizkaia), 2019ko otsailaren 21a.
Justizia Administrazioaren letradua,
NORA ALBIZUA DE CASTRO.