47. zk., 2019ko martxoaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 1 orri.)
- EPUB (188 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1231
IRAGARKIA, Goierri-Urola Garaia ESIan izendapen askearen bitartez Larrialdietako Gainbegirale lanpostu bat betetzeko deialdiari buruzkoa.
Goierri-Urola Garaia ESIko zuzendari gerenteak Goierri-Urola Garaia ESIan izendapen askearen bitartez Larrialdietako Gainbegirale lanpostu bat betetzeko deialdia egin du. Deialdiaren oinarriak zein lanpostuaren profila web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.net
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Zumarraga, 2019ko otsailaren 22a.
Goierri-Urola Garaia ESIko zuzendari gerentea,
LAURA AGUIRRE ALBERDI.