47. zk., 2019ko martxoaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1222
AGINDUA, 2019ko otsailaren 21ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea xedatzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuz, ondoren zehazten den kargu-kentzea,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– María Victoria Talavera Pérez andrea Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Erakundearteko Harremanetarako aholkulariaren kargutik kentzea (5230 kode eta 6 dotazio dituen lanpostua) eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-kentze honek 2019ko otsailaren 28tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 21a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.