43. zk., 2019ko martxoaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1151
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 14/2019 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:
Ertzaintzako funtzionario batek 14/2019 jarritako prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2018ko azaroaren 2ko Ebazpenaren kontrakoa, ebazpen horrek ezesten baitu 2018ko uztailaren 24ko Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Brigada Mugikorrean Espezializatzeko ikastaroetan sartzeko hautaketa-prozeduraren Epai-Mahai Kalifikatzailearen Akordioaren kontra gora jotzeko aurkeztutako errekurtsoa. Hautaketa-prozedura hori 2018ko apirilaren 16ko Ebazpenaren bidez deitu zen.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2019ko otsailaren 22a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.