43. zk., 2019ko martxoaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1144
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-01A001-49-2018 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak 2019ko urtarrilaren 16an egindako ebazpen-proposamena.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Ondorioz, jakitera ematen da ezen 2019ko urtarrilaren 16an ebazpen-proposamen bat eman dela, Moajosan SAri irekitako SAN-01A001-49-2018 zehapen-prozeduraren gainekoa; Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.5.b artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egozten baitzaio.
Legezko ohartarazpenak:
Interesdunek 15 eguneko epea dute Kontsumobiden agertzeko (Santiago etorbidea 11, Vitoria-Gasteiz), ebazpen-proposamenaren eduki osoaren berri izateko, eta egoki iritzitako alegazioak egiteko.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 18a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
NORA ABETE GARCÍA.