43. zk., 2019ko martxoaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1142
IRAGARKIA, 2019ko otsailaren 21ekoa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea urratzeagatik jarritako zehapen-prozedurari buruzko ebazpena.
Eranskinean jasotako ebazpena jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa bete dadin.
Hori guztia argitara ematen da interesdunak horren berri izan dezan –jakinarazpentzat jo behar du–, honako ohartarazpen hau eta guzti:
Interesduna Etxebizitzako Plangintzaren eta Prosezu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia 1, 01010, Vitoria-Gasteiz) agertu daiteke bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko, eta agertu, edo agertzen ez bada BOEn iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamabost egun balioduneko epea izango du, gora jotzeko errekurtsoa denean hilabeteko epea, egoki iritzitako alegazio, agiri edo informazioak aurkeztu, frogaldi bat zabaltzeko eskatu eta egoki iritzitako froga-bitartekoak proposatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 21a.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.