43. zk., 2019ko martxoaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1139
IRAGARKIA, Industriako sailburuordearen 2018ko azaroaren 5eko Ebazpenak jakinarazteko dena, zeinen bidez ebazten baitira 48 SE-A-2018-01, 48-SE-A-2018-02 eta 48-SE-A-03 zehapen-espedienteak.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen hauek amaiera ematen diote administrazio-bideari. Beraz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da jurisdikzio-ordena horren epaitegi eta auzitegietan, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duenak) ezarritakoaren arabera, jakinarazten diren egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.
Halaber, jakinarazten da ezen, zehapenak ordaintzeko epea hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.
Ordaintzerakoan, izena (Tekner 2015 SL), espediente-zenbakiak (48 SE-A-2018-01, 48-SE-A-2018-02 eta 48-SE-A-2018-03) eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182 5685 07 0000226271, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu zentrala.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da esandako hori, eta harentzat banakako jakinarazpen balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 18a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.